ERABILTZAILEA ETA HORREN ERANTZUKIZUNAK
Anchoas de Bermeo S.L. baltzuaren "anchoasdebermeo.com" webgunetik nabigatu, horretara sartu eta hori erabiltzeak, erabiltzaile izaera ematen du, eta izaera horren arabera web-orrietatiko nabigazioa eta hemen ezarritako erabilera-baldintza guztiak onartzen dira, legez bete beharreko arautegiak aplikatzeari utzi gabe.
Anchoas de Bermeo S.L. baltzuaren web-orriek informazio, zerbitzu eta datu anitz ematen dituzte. Erabiltzaileak web-orriak egokiro erabiliko dituelako erantzukizuna bere gain hartzen du. Erantzukizun horrek, alde hauek barne hartuko ditu:
- Anchoas de Bermeo S.L. baltzuaren inprimakietan webguneen edukiak edo zerbitzuak atzitzeko erabiltzaileak eman dituen informazioen egiazkotasuna eta zilegitasuna.
- Inprimaki horiek betetzean erabiltzaileak lortu dituen sarbide-gakoen erabilera.
- Anchoas de Bermeo S.L. baltzuak eskainitako informazio, zerbitzu eta datuen erabilera egokia, inolaz ere, hirugarrenen eskubideei edo webgunearen funtzionamenduari kalte egin gabe.
ESTEKEI BURUZKO POLITIKA ETA ERANTZUKIZUNETATIK SALBUESTEA
Anchoas de Bermeo S.L. baltzuak hirugarrenen webguneetara sartzeko estekak txerta ditzake, baina baltzua ez da, inolaz ere, webgunearen esteken bidez erabiltzaileak atzi dezakeen sareko beste orrialde batzuen erantzulea izango eta ez du horien edukia aztertuko edo horien edukia kontrolatuko.
Halaber, baltzuak ez ditu bermatuko esteken bidez atzi daitezkeen eta bereak ez diren web-orrien erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legezkotasuna.
Anchoas de Bermeo S.L. baltzuak adierazten du webgunearen erabiltzaileei web-orrietatik nabigatzearen ondorioz gerta dakizkiekeen kalteak saihesteko neurri guztiak hartu dituela. Hortaz, Anchoas de Bermeo S.L. baltzua ez da, inolaz ere, Interneten nabigatzeagatik erabiltzaileari gerta dakizkiokeen kalteen erantzulea izango.
Anchoas de Bermeo S.L. ez da webgunearen zerbitzua erabiltzen den bitartean edo lehenago horren etenaldia, ezeztapena, instalazioa edo etetea sortzen dituzten telekomunikazio-sareen hutsegite edo deskonexioen ondorioz erabiltzailearengan gerta daitekeen edozein kalte-galeren erantzulea izango.
anchoasdebermeo.com webgunean sartzeak ez dakar enpresak birusik edo beste elementu informatiko kaltegarririk dagoen kontrolatzeko beharra. Edozelan ere, Erabiltzaileari dagokio programa informatiko kaltegarriak antzeman eta desinfektatzeko tresna egokiak izatea.
Anchoas de Bermeo S.L. baltzua ez da, web-gunearen zerbitzua ematen den bitartean, Erabiltzaileen edo hirugarrenen ekipamendu informatikoetan, agiri edota fitxategietan gerta daitezkeen kalteen erantzulea izango.
ALDAKETAK
Anchoas de Bermeo S.L. baltzuak, aldez aurretik jakinarazi gabe, webgunearen edukian egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea erreserbatzen du, webgunearen edukiei nahiz erabilera-baldintzei edo kontratatzeko baldintza orokorrei dagokienez.
Aldaketa horiek webgunearen bidez egin daitezke, zuzenbidean onesgarria den edozein modutan, eta webgunean argitaratuta dauden denboraldian bete beharko dira, ondorengoek aldatzen ez dituzten arte.
ZERBITZUAK INTERNET BIDEZ KONTRATATZEA
"anchoasdebermeo.com" webgunearen eduki batzuk Internet bidez kontrata daitezke. Eduki horiek erabiltzeko, Anchoas de Bermeo S.L. baltzuak horretarako ezarri dituen baldintza orokorrak irakurri eta onartu beharko dira.
JABETZA INTELEKTUALA
Web-orrietako testu, irudi zein aurkezpen eta muntaiak egiteko baliabide eta modu guztien ondoriozko jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak Anchoas de Bermeo S.L. baltzuari dagozkio, berez edo lagapen-hartzaile gisa. Horrenbestez, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babestutako obrak izango dira, eta alor horren gaineko Espainiako araudia nahiz Europako Erkidegokoa aplikatuko zaizkie, baita gai horren gaineko eta Espainiak sinatutako nazioarteko itunak ere.
Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Jabetza Intelektualari buruzko Legea betetze aldera, espresuki debekatzen da, Anchoas de Bermeo S.L. baltzuaren berariazko baimenik gabe bere web-orrien edukia osorik edo zatika kopiatu, banatu, jendaurrean jakinarazi eta erabiltzea.
ADINGABEENTZAKO OHARRA
13 urtetik beherakoek gurasoen, tutorearen edo legezko ordezkariaren baimena eskatu eta lortu beharko dute webgunea atzitu edo BEZERO/ERABILTZAILE gisa alta hartu, zerbitzuak kontratatu edo webgune honetan eskainitako zerbitzuekin loturiko kontrol-paneletara edo administrazio-paneletara sartu aurretik. Debekatuta dago, hortaz, baimendu gabeko adingabeek ataria atzitu eta erabiltzea.
Anchoas de Bermeo S.L. baltzuak adingabeak beren ardurapean dituzten adin nagusiko erabiltzaileei gogorarazten die, adingabeentzat zein zerbitzu edota eduki egokia ala desegokia den zehaztea beraiei bakarrik dagokiela.
Halaber, Anchoas de Bermeo S.L. baltzuak gogorarazten du eduki eta zerbitzu jakin batzuk atzitzea iragazi eta blokeatzen dituzten programa informatikoak badaudela, gurasoek edo tutoreek tutoretzapekoek zein eduki eta zerbitzu atzitu dezaketen erabaki dezaten.
AKZIO LEGALAK, LEGERIA APLIKAGARRIA ETA ESKUMENA
Anchoas de Bermeo S.L. baltzuak, halaber, bere web-orriak eta edukiak behar ez bezala erabiltzeagatik edo hemen adierazitako baldintzak ez betetzeagatik, egoki deritzon akzio zibilak edo penalak aurkezteko ahalmena erreserbatzen du.
Erabiltzailearen eta Anchoas de Bermeo S.L. baltzuaren arteko harremana, indarreko arautegi espainiarraren arabera arautuko da, eta erabiltzailearen eta Anchoas de Bermeo S.L. baltzuaren artean sor daitekeen edozein eztabaida ebazteko eskumena Gernikako epaitegiek edo auzitegiek izango dute.