Gure langileak arduratzen dira lantegitik bisitaldi gidatuak egiteaz: beheko solairuan antxoa sartzen denetik, antxoak gatzunetan nola jartzen diren azaltzen da.

Ondoren, lehenengo solairuan, leiho batzuetatik langileak lan egiten ikusteko aukera izango da, baina horien lantokira sartu gabe. Lanaren urratsak azalduko dira eta bisitarien galderak erantzungo.

Bukatzeko, antxoak eta txakolina dastatuko dira.

Gutxi gorabeherako iraupena: ordu bete edo bi ordu (taldearen eta galderen arabera).

Prestasuna: prozesu osorako, uztailetik martxora bitartean, eta kontserbak egiteko prozesua, urte osoan.

Ordutegia: zehazteke.

Taldeak: ez dago gutxieneko taldekide-kopurua. Prezioa taldekideen araberakoa izango da.

Tokia: Bermeoko instalazioetan.

Prezioa: adosteke, bisitari-kopuruaren arabera. Deitu Juan Carlos Royori ( 670-411036)  edo bidali mezu elektronikoa helbide honetara: info@anchoasroyo.com (libre dagoenean).

 

Ubicación y coordenadas GPS:

  • Fabrika: C/ Aguirre Auzoa,|Polígono Industrial Landabaso, Pacerla 8, 2º Izquierda 48370 (BERMEO)
    Coordenadas: 43.4230686 | -2.7357634
  • Portuko denda: C/Kai Bidea
    Coordenadas: 43.4175369 | -2.7165674

Mapa ikusi