Anchoas de Bermeo, Anchoas Royo

Guri Buruz

Juan Carlos eta Eusebio Royo Gabancho anaiek 1989. urtetik dihardute arrantzan. Euskal Herriko eta Kantabriako portuetan arrain freskoak erosten dituzte, hain zuzen ere, kalitatezkoak, gure arrantzaleek arrantzaturikoak.

Eusebio “Nuevo Erreñezubi” itsasontzian ontziratu zen, eta berdel, hegaluze eta antxoa kanpaina batzuk egin zituen. Atunketarietan ere ibili zen, Ozeano Barean, eta, ondoren, anaiarekin kalitatezko arrain- eta kontserba-proiektu horri ekin zion.

Anaion lana, urtez urte, aintzat hartua izan da, kontserben kalitatea bikaina delako eta produktuak betiko eran fabrikatzen dituztelako.  Izan ere, bezeroek antxoen buket, aroma, kolore, garbitasun eta gatz-puntua oso gogoko dituzte.

.

 

HAUXE, GURE GOIBURUA: "EZ DUGU KANTITATEA EKOIZTEN, KALITATEA BAIZIK".

  

Historia

Duela 10 urte inguru ekin genion proiektuari, ilusioz beterik. Hasiera neketsua izan bazen ere, gure kontserba-enpresatxoa sortu nahi izan genuen, eta hemen gaude, lanean erne eta tinko. Gehienen ustearen kontra, gure ildoak segitu genituen: kalitatea, tradizioa eta bertoko arrantzaleek arrantzatutako arrainenganako maitasuna. Eta hemen gaituzue.

Anaiak eta biok eta enpresako langileak gero eta harroago gaude lortutakoarekin eta lortuko dugunarekin. Lehengai onarekin, giza talde onarekin eta lanarekin dena lor daitekeela erakutsi dugu. Gure antxoak merkatuan beren tokia izango zutelakoan geunden, kalitatea lehenetsiz.

Arrantza tradizionala

Lehenago esan dugunez, Kantauri itsasoan (BIZKAIKO GOLKOA) itsasbazterreko itsasontziek arrantzatzen dituzten arrainak bakarrik erosten ditugu. Esan beharra dago itsasontzi horiek aparailu tradizionalekin arrantzatzen dutela eta gainerako espezieak zaintzen dituztela, antxoaren arrantzan ez baitago arrantza-bazterkinik.

Adierazi beharra dago itsasontziek egunean arrantzatzen dutela; hortaz, antxoaren eta gainerako espezien kalitatea aparta da, eta guk arrantza-lonjetan erosten ditugun arrainak oso freskoak dira –ordu batzuk besterik ez dute– eta gure lantegian arrainak berehala jartzen ditugu gatzunetan.

Anchoas de Bermeo, Anchoas Royo